Politika -

Guardia Zibilaren eguna

Carlos Urquijo: 'ETAren aurka Zuzenbide Estatuak besterik ez du balio'

Urquijo Pilarreko Ama Birjinaren eguneko ospakizunetan egon da Gasteizen, Sansomendiko kuartelean.

'Espaniar harrotasuna berreskuratzeko deia' egin du Urquijok

0:10

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoan Gobernuak duen ordezkari Carlos Urquijok gaur azaldu duenez "ETArekin amaitzeko" Zuzenbide Estatua dela aplikatu beharreko formula bakarra, "planek, mahaiek edota konferentziek" ETAren amaiera geroratzeko besterik ez baitute balio izan.

Urquijo Pilarreko Ama Birjinaren eguneko ospakizunetan egon da Gasteizen, Sansomendiko kuartelean. Bere mintzaldian Guardia Zibileko kideak zoriondu ditu "Legearekiko eta askatasunaren defentsarekiko errespetuaren bermatzaileak izateagatik".

Jarduera horren adibide gisa irailaren 22an Baigorriko Saint Etienne herrian egindako  operazio bikaina". Operazio horretan, ETAko ustezko buruak atxilotu zituzten.

Urquijon nabarmendu egin nahi izan du "talde terroristarekin bukatzeko ez dagoela Zuzenbide Estatua aplikatzea beste biderik".

Ildo beretik honako hau gaineratu du: "beste edozein bide erabiltzeak, besteak beste, planek, mahaiek edota konferentziek talde hiltzaile bati izaera politikoa aitortzeko eta haren amaiera geroratzeko bakarrik balio izan dute, Guardia Zibilari esker heldu den amaiera, hain zuzen ere.

Gaur ospatzen den Hispanitatearen Jaiari ere erreferentzia egin dio Urquijok, eta harrotasun nazionala berreskuratzeko deialdia egin du, "Espainia indartsuagoa, batuagoa eta hobeagoa lortzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika ETA albisteak Gaurko azken ordukoa