Politika -

Auzitegi Nazionala

Artxibatu egin dute Def con Dos taldeko abeslariaren aurkako auzia

Terrorismoa goratzea egotzita inputatu zuten Cesar Strawberry.

Cesar Strawberry, Def con Dos taldeko abeslaria. EiTB
Cesar Strawberry, Def con Dos taldeko abeslaria. EiTB
Cesar Strawberry, Def con Dos taldeko abeslaria. EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose de la Mata Auzitegi Nazionaleko epaileak artxibatu egin du Cesar Strawberry Def con Dos musika taldeko liderraren aurkako auzia. Abeslaria terrorismoa goratzea egotzita inputatuta zegoen, hiru urtez Twitterren idatzitako hainbat mezu direla eta.

Autoan, epaileak ukatu egin du Cesar Strawberryk terrorismoa goratu izana.

"Inputatuak konpromiso soziala erakutsi du hainbat kausarekin, adierazpen zirikatzaileak, ironikoak eta sarkastikoak eginez, eta hartzaileengan asaldura, desadostasuna eta eskandalua sortzea bilatuta", azaldu du.

Gainera, inoiz indarkeria "baliabide artistiko" gisa ere aipatu duela erantsi du.

De la Mata epailearen arabera, aztertu beharra dago zein den adierazpenen helburua, eta, kasu honetan, abeslariak ez zuela erakunde terrorista baten aldeko miresmena agertu nahi ebatzi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala berriak Politika Espainia bideoak Albisteak