Politika -
Nafarroa
Presoak gerturatzearen aldeko ekitaldi bat debekatu dute Atarrabian
Auzitegi Nazionalak Teresa Jimenez Becerril eurodiputatuak, herriko presoetako baten biktima baten arrebak, aurkeztutako salaketa baten harira hartu du erabakia.
agentziak | erredakzioa
Auzitegi Nazionalak debekatu egin du bihar Atarrabian presoak Euskal Herrira ekartzearen alde egitekoa zen ekitaldia.
Auzitegi Nazionalak Teresa Jimenez Becerril eurodiputatuak, herriko presoetako baten biktima baten arrebak, aurkeztutako salaketa baten harira hartu du erabakia, terrorismoa goratzeko helburua zegoelakoan.
Kalejira bat zen ekitaldia, eta larunbat arratsaldeko zortzietan zen egitekoa, baina epaileak uste du "Jose Luis Barrios, Jose Javier Oses, Maria Lizarraga, Izaskun Lesaka eta Mikel Orroz ETAko kideen omenaldi argia" izan behar zela.
Auzitegiak Foruzaingoaren eta Guardia Zibilaren esku utzi du agindua, beharrezkoa neurriak har ditzaten eta istilurik izango balitz jakinarazi dezaten.