Politika -

'Elkarrizketari kolpea'

Quirogaren erabakia 'atzera pausoa' da, Eusko Jaurlaritzaren arabera

Erkorekak uste duenez, "euskal gizartearekin sintonia eta konpromiso falta adierazten du. Elkarrizketa areagotzea eskatzen ari da gizartea".

Josu Erkoreka. Argazkia: EiTB
Josu Erkoreka. Argazkia: EiTB
Arantza Quirogak atzera egin du, behartuta

1:19

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josu Erkoreka Justizia sailburu eta Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak adierazi du Arantza Quiroga EAEko PPren presidentearen erabakia (Eusko Legebiltzarrean Bake eta Bizikidetza lantaldea ordezkatzeko ekimena aurkeztu zuen atzo) "atzera pausoa" dela, izan ere, "elkarrizketa baztertu egiten du".

Urkulluren gobernuko bozeramailearen arabra, "gaur atzo baino okerrago gaude, elkarrizketari ateak itxi dizkiotelako". "Alderdi politikoen artean elkarrizketaren bidea irekitzeko aukera irekita zegoela zirudien, eta behar-beharrezkoa da, baina erabaki horrekin elkarrizketa baztertu egin dute".

Erabakia "atzera pausua" dela aitortu du Erkorekak eta "atzera pauso nabarmena". "Euskal gizartea alderdi politikon arteko elkarrizketa eskatzen ari da, akordioetara heltzeko. Atzera pausoak sintonia eta konpromiso argia adierazten du". Ikuspuntu horretatik, "erabakia atzera pausua" dela berretsi du.

Quirogaren proposamena EH Bilduk eta EAJk begi onez hartu zuten atzo bertan, baina haustura eragin zuen Madrilen. Gaur bertan, kontra egin dio Alfonso Alonso Osasun ministroak eta "ETAren terrorismoa gaitzestea" ezinbestekoa dela gogorarazi dio. AVT biktimen elkarteak harago jo du, eta Quiroga kargutik kentzea eskatu du, atzera egin ezean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arantza Quiroga bideoak EH Bildu Gipuzkoa Euskadiko PP bideoak