Politika -

Bateragune

Garzon: 'Otegik espetxetik kanpo gehiago egin dezake bakearen alde'

“Zigorra bideratu behar da; izan ere, kartzelatik kanpo barruan baino gehiago egin dezake bakearen alde”, azpimarratu du Otegi 2009an espetxera bidali zuen epaile ohiak.

Baltasar Garzon epaile ohia. Argazkia: EFE
Baltasar Garzon epaile ohia. Argazkia: EFE
Baltasar Garzon epaile ohia. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arnaldo Otegi Batasuneko buruzagi ohiak kartzelan jarraitzeak ez du zentzurik, Baltasar Garzon magistratu ohiaren ustez. Aske balego, bakea lortzeko figura askoz probetxugarriagoa izango litzatekeela nabarmendu du.

?Otegiren zigorra bideratu behar dute; izan ere, kartzelatik kanpo barruan baino gehiago egin dezake bakearen eta Euskadiko egoeraren alde?, azpimarratu du Garzonek Antena 3 telebistan.

Garzonek berak ezarri zion 2009an Otegiri baldintzarik gabeko espetxea, Bateragune auziagatik, erakunde terroristako kide izatea egotzita.

Zigorra betetzen jarraitu beharko lukeen galdetuta, honakoa erantzun du epaile ohiak: ?Egoera horrek bere garaian izan zuen zentzurik dagoeneko ez duela uste dut?.

"Barkamenak barrutik atera behar du?

Bestalde, Otegik damutu eta biktimei barkamena eskatu beharko liekeen ere galdetu diote Garzoni. Horregatik, Batasuneko buruzagi ohiak zigor bat jaso duela gogorarazi du Auzitegi Nazionaleko epaile ohiak. Horren hitzetan, ?ez dago damutzea eskatzerik judizialki frogatu ez denarengatik?.

?Biktimei barkamena eskatzeak barrutik atera behar du, eta ekintza egin duen pertsonak edo erakundeak eskatu behar du?, esan du Garzonek. Edozelan ere, Otegiren lekuan balego, berak barkamena eskatuko lieke ?argi eta garbi? biktimei, ?indarkeriaren zentzugabekeriagatik?, erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arnaldo Otegi berriak Presoak Gaurko azken ordukoa