Politika -
Euzkadi Buru Batzar
PSOEk Kupoari egindako erasoak gaitzesteko eskatu dio EAJk PSE-EEri
Kontzertu Ekonomikoaz ari direnean “ezjakintasun larria” erakutsi dute Sanchezek eta Diazek, EBBren iritzian. “Ez da pribilegio bat, tresna adostu bat baizik”, azpimarratu dute jeltzaleek.
Agentziak | Erredakzioa
Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiak eta Susana Diaz Andaluziako presidenteak Kupoari egindako kritikak gaitzesteko eskatu dio EAJk PSE-EEri, ?euskal autogobernuaren aurkako erasoak? direlako.
?Kupoa moldatzeko? eskatu du Susana Diazek, erkidegoen arteko ?desoreka? bat delako, herritar guztiek ?osasun eta hezkuntza publiko berdina jaso? behar dutenean. Era berean, Kupoa ?eguneratzea? beharrezkoa zela esan zuen Pedro Sanchezek iragan astean.
EAEko foru ogasunek Estatuari egiten dioten ekarpena zehazten du Kupoak. Horrela, ogasunek zergak biltzen dituzte Euskadin eta Kupoa ordaintzen diote Estatuari, Defentsa, Errege Etxea eta Atzerri eskumenen truke. Kupoak hamarkadak eman ditu aurrekontuaren % 6,24an finkaturik.
EAJko zuzendaritzak, Euzkadi Buru Batzarrak (EBB), adierazpen bat onartu du asteko bileran. PSOEko goi-kargudunen adierazpenak ikusita ?kezka sakona? agertu dute jeltzaleek, ?euskal herritarren elkartasuna, Kupoa eta Kontzertu Ekonomikoa zalantzan jartzen dituztelako?.
?Adierazpenak euskal herriaren eskubide historikoaren aurkako eraso bat dira. 1978ko Konstituzioak eta Gernikako Estatutuak eskubide historikoak babesten dituzte. Gainera, euskal herritarrek Estatuko diru-kutxari urtero egiten dioten ekarpena mespretxatzen dute?, adierazi du EBBk.
"Ezjakintasun nabaria"
Kontzertu Ekonomikoaz ari direnean ?ezjakitasun larria? erakutsi dute Sanchezek eta Diazek, EBBren iritzian. ?Ez da pribilegio bat, tresna adostu bat baizik?, azpimarratu dute jeltzaleek, eta ?euskal erakundeek aldebakarreko arriskua onartzen dute? horrekin; izan ere, zerga-bilketa ona ala txarra izan, % 6,24ko ekarpena egin behar dute.
Zentzu horretan, Euskadik % 6,24 ematen duela nabarmendu dute jeltzaleek. 2014an EAEkoa Espainiako biztanleriaren % 4,5 zen eta BPGaren % 6,07 jaso zela gogorarazi du EAJk. Gainera, Kupoaren zati bat erkidegoen arteko elkartasun funtsera doala erantsi du.
Horregatik, ?euskal autogobernuaren, Kontzertu Ekonomikoaren eta, azken finean, euskal herritarren ekarpen eskuzabalaren eta elkartasunaren aurkako erasoak egiteari uzteko? eskatu diote jeltzaleek PSOEri. EBBren hitzetan, ?benetan nahi dutena Euskadik Espainiari gehiago ordaintzea baldin bada, hauteskunde-programan argi eta garbi jaso dezatela?.
Nerea Llanos Euskadiko PPren idazkari nagusiak ere izan ditu hizpide Pedro Sanchezek Kupoaren inguruan egindako adierazpenak. Llanosen ahotan, Sanchezen hitzak ?kezkagarriak dira, Susana Diazekin bat egin duelako esaten Kupoa birformulatu beharra dagoela, pribilegioa izan ez dadin?.