Politika -

USTELKERIA

Aske utzi dituzte Ratoren idazkaria eta izen-mailegatzailea

Ia bi ordu eta erdiko deklarazioa hartu ondoren askatu dituzte biak. Asteazkenean atxilotu zituen Guardia Zibilak, Ratori egindako ustezko ordainketa-sarearekin lotuta.

Ratok ere, atzo deklaratu egin behar izan zuen, bere ondasunen inguruan zabaldutakoa auzian. EFE.
Ratok ere, atzo deklaratu egin behar izan zuen, bere ondasunen inguruan zabaldutakoa auzian. EFE.
Epaileak aske utzi ditu Ratoren idazkaria eta ustezko testaferroa

1:05

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Teresa Arellano Rodrigo Rato Espainiako presidenteorde ohiaren idazkaria eta Miguel Angel Montero ministro izandakoari ustez izen-mailegatzaile lanak egin zizkiona aske utzi ditu, gaur goizean, Antonio Serrano-Arnal Madrilgo Instrukzio Auzitegiko epaileak.

Ia bi ordu eta erdiko deklarazioa hartu ondoren askatu dituzte biak. Asteazkenean atxilotu zituen Guardia Zibilak, Ratori egindako ustezko ordainketa-sarearekin lotuta.

Rato bera ere atzo galdekatu zuen Guardia Zibilak. Ustelkeria kasu batekin lotuta deitu zuten deklaratzera. Espainiako Gobernuko presidenteorde izandakoak bere abokatuak lagunduta erantzun zituen Guardia Zibilaren galderak.

Hain zuzen, ministro ohiari leporatzen diote delituagatik dago espetxean Alberto Portuondo Ratoren beste izen-mailegatzaileetako bat. Behin behinean espetxeratu zuten joan den abuztuan, Bankiaren, Zenithen eta Publicisen publizitate hornitzaileei legez kanpo komisioak kobratzeagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ustelkeria politikoa gaur