Politika -
Ustelkeria
Ratok Guardia Zibilaren aurrean deklaratu du
Ustelkeria kasu batekin lotuta deitu dute deklaratzera. Espainiako Gobernuko presidenteorde izandakoak bere abokatuak lagunduta erantzun ditu Guardia Zibilaren galderak.
agentziak | erredakzioa
Rodrigo Ratok arratsalde honetan Guardia Zibilaren aurrean deklaratu duela zabaldu dute albiste-agentziek ikerketaren iturriak aipatuta. Guardia Zibilak inputatu egin du, pribatuen arteko ustelkeria kasu batekin lotuta.
Espainiako Gobernuko presidenteorde ohia Guardia Zibilak Tres Cantosen (Madril) duen komandantziara joan da arratsaldean eta bere abokatuak lagunduta deklaratu du.
Guardia Zibilak irekitako ikerketa delitu ekonomikoekin lotuta dago.
Rato apirilean atxilotu zuten, baina ordu batzuk geroago, haren etxea eta bulegoa miatu ostean, aske utzi zuten. Polizia-operazio hura Madrilgo Fiskaltzak aurkeztutako salaketa baten ondorioa izan zen.