Politika -

Legegintzako herri-ekimena

Diru-sarrerak bermatzeko errenta zorroztea baztertu du Legebiltzarrak

EAJk, EH Bilduk, PSEk eta UPyDk atzera bota dute Laguntza Justuagoak herritar plataformak bultzatu eta Marotok babestutako ekimena.

Diru-sarrerak bermatzeko errenta zorroztea baztertu du Legebiltzarrak

1:20

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Legebiltzarrak baztertu egin du Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) jasotzeko baldintzak zorroztea eskatzen zuen legegintzako herri-ekimena, EAJren, EH Bilduren, PSE-EEren eta UPyDren botoekin. Alderdi Popularra, beraz, bakarrik geratu da ekimena babesteko orduan.

Laguntza Justuagoak plataformak bultzatu eta PPk babestutako ekimena da Legebiltzarrak onartu ez duen hori. Errenta jasotzeko baldintzak zorroztearen aldeko 37.000 sinadura aurkeztu zituen elkarteak, eta gaur bukatu du ekimenak bere bidea.

Javier Maroto PPko Gasteizko alkate eta legebiltzarkide ohiak proposatu zuen aurrena, diru-laguntza hori jasotzeko baldintzak gogortzeko, eta plataformaren esku geratu zen gero legegintzako herri-ekimena bideratzea.

Hain justu, horixe gogorarazi dute ekimenaren alde bozkatu duten taldeek: Maroto eta PP izan zirela ekimen horren sustatzaile nagusiak. Botoak lortu nahian, "herritarrak manipulatu" nahi izatea leporatu diete biei.

Laura Garrido PPko legebiltzarkideak, berriz, 37.000 herritarren ahotsa "isilaraztea" egotzi diete horren aurka bozkatu dutenei, eta ziniko eta hipokritatzat jo ditu.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Legebiltzarra albisteak Euskadiko PP berriak