Politika -

Erabakitzeko eskubidea

Gure Esku dagok hausnarketa hasi du, noiz eta nola erabaki adosteko

Erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamikak Eskura izeneko hausnarketa prozesua aurkeztu du; irailaren 28tik azaroaren 9ra izango da ekarpenak egiteko epea.

Ankel Oiarbide Gure Esku Dago dinamikako kidea. Argazkia: EiTB
Ankel Oiarbide Gure Esku Dago dinamikako kidea. Argazkia: EiTB
Ankel Oiarbide Gure Esku Dago dinamikako kidea. Argazkia: EiTB

O.A. | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gure Esku Dago dinamikak 'Eskura' izeneko hausnarketa prozesua aurkeztu du gaur goizean, erabakitzeko eskubidea gauzatzeko bidean noiz eta nola erabaki adosteko.

Hausnarketa prozesuan parte-hartzeko epea zabalik egongo da irailaren 28tik azaroaren 9ra bitartean eta parte hartu nahi dutenek bi aukera izango dituzte horretarako: Gure Esku Dago dinamikako batzordeek herri eta auzoetan antolatutako eztabaida-dinamiketan parte hartzea edota Eskura webgunearen bitartez parte hartzea.

"Hemen eta orain euskal herritarrok erabakia nola eta noiz gauzatuko dugun adosteko unea iritsi da", esan du Anjel Oiarbide Gure Esku Dago dinamikako kideak.

Dena den, ez du uste betebehar hori Gure Esku Dagori soilik dagokionik: "Ez da Gure Esku Dagoren betebeharra soilik, noski, bide horretan aurrera egiteko tresna behar dute izan ordezkatzen gaituzten instituzioak, milaka herritar antolatzen dituzten alderdi eta eragileak, herri egiten gaituzten elkarlanerako eremuak, etab. Horien guztien artekari izan nahi du Gure Esku Dagok".

"Ikasturte honetarako gure buruari jartzen diogun helburua da adostasun eta elkarlanerako eremu hori sortzea, herri honek noiz eta nola erabakiko duen argitzeko bide orri adostu bat lortzea", aldarrikatu du erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamikak.

Ildo horretan, azaroaren 21eko ez Ohiko Batzar Nagusian onartuko Gure Esku Dagok erabakiaren aroa gauzatzeko gure lan erreminta izango dena. Bien bitartean, Goierrin, Diman eta Ispasterren herri galdeketak egingo dira.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gure Esku giza katea