Politika -

Polizia-operazioa

Zazpi pertsona atxilotu dituzte terrorismoa goratzea egotzita

Gasteizen eta Donostian atzeman dituzte, hain zuzen ere. Denak aske utzi dituzte jada.

Aske utzi dituzte Gasteizen eta Donostian atxilotutako sei lagunak

0:41

E. Lotina | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zazpi pertsona atxilotu ditu, gaur, Polizia Nazionalak, Gasteizen eta Donostian, terrorismoa goratzea egotzita, Eleak Mugimenduak baieztatu duenez.

Antza denez, poliziek kalean atxilotu dituzte eta ez euren etxebizitzetan, Radio Euskadik zehaztu duenez. Atxilotu guztiak Betoñuko polizia-etxera eraman dituzte. Iragan Andre Maria Zuriaren jaietan txosnetan jarritako zenbait pankartekin zerikusia du operazioak.

Eleak Mugimenduaren arabera, atxilotutakoak hauek dira: Lierni Arakama, Iñaki Ezeiza, Ekain Gartzia, Iosu Etxeberria, Arlantz Perez de Nanclares, Iñaki Muñoz eta Aritz Armendariz. Denak libre utzi dituzte jada.

Zenbait kolektibok elkarretaratzea deitu dute arratsalderako, atxiloketen aurka protesta egiteko. Protesta 20:00etan hasi da Andre Maria Zuriaren plazan.

Duela egun batzuk Guardia Zibilak lau lagun atxilotu zituen Otxandion terrorismoa goratzea egotzita. Lucia Urigoitia ETAko kideari uztailaren 25ean egindako omenaldia antolatzea leporatu zieten. Urigoitia 1987an hil zuten operazio batean, Trintxerpen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteiz