Politika -

Lehen bilera ofiziala

Urkullu eta Barkos hilaren 25ean bilduko dira Iruñean

Lehendakariaren asmoa bi gobernuen arteko kolaborazioa "aberastea" da. Barkosek iragarri du bilera "instituzional" honek harreman "normalizatua eta estua" izatea duela helburu.

Erreforma

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakaria eta Uxue Barkos Nafarroako presidentea irailaren 25ean bilduko dira modu ofizialean lehen aldiz, Iruñean, Eusko Jaurlaritzak ohart baten bidez zabaldu duenez.

Abuztuan hasi ziren bi agintariak hitzordua zehazteko lanetan, Geroa Bairen hautagai nagusiak Nafarroako presidente kargua hartu zuenetik, uztailan.

Lehendakariaren asmoa asmoa bi gobernuen arteko kolaborazioa "aberastea" da, aldaketa Nafarroako Gobernura heldu eta gero.

Foru Gobernutik, halaber, Barkosek topaketa "instituzionala" iragarri du eta, esan duenez, helburua harreman "normalizatua eta estua" izatea da.

Lehendakaritzaren arabera, bilera 11:30ean izango da, ostiralean (Hilak 25), hiriburu nafarrean.

Bi gobernuen arteko azken bilera ofiziala 2013ko azaroaren 7an egin zuten, Yolanda Barcina Nafarroako presidente zela.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iñigo Urkullu Albisteak Geroa Bai Nafarroako albisteak Eusko Jaurlaritza Uxue Barkos bideoak