Politika -

Ekitaldia, Barakaldon

'Baldintzak betez gero' hurbilduko ditu presoak Justizia ministroak

Rafael Catala Barakaldon izan da astelehen honetan, Bulego Judiziala inauguratzeko.

Barakaldoko Bulego Judizialaren inaugurazio ekitaldia. EFE
Barakaldoko Bulego Judizialaren inaugurazio ekitaldia. EFE
Barakaldoko Bulego Judizialaren inaugurazio ekitaldia. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rafael Catala Justizia ministroaren esanetan, Espainiako Gobernuak eutsi egingo dio espetxe politikari, eta presoak Euskal Herrira hurbilduko ditu baldin eta "zeregin horretarako ezarritako baldintzak betetzen badira".

Ministroa Barakaldon izan da gaur, Bulego Judiziala inauguratzeko.

"Ideia berbera dugu; konponbideak bilatzea du helburu", berretsi du, eta presoak hurbiltzeko "prozedura bat" badagoela gogorarazi du. "Baldintzak betetzen badira, gauzatu egingo dugu", gaineratu du.

"Horiek dira joko-arauak, denek ezagutzen dituzte; Gobernua irmo arituko da planteamendu horretan, pertsona horien beharrak kudeatzeko moduak baitaude, legediaren arabera", nabarmendu du.

Protestak

Rafael Catala Justizia Jauregian zela, kanpoaldean dozenaka pertsonak elkarretaratzea egin dute, presoak hurbiltzea eskatzeko.

Besteak beste, "Presoak eta iheslariak etxera" mezua zuten pankartak erakutsi dituzte.

Justizia arloko hainbat langilek ere protesta egin dute, "PPren Gobernuak azken lau urteetan zerbitzu publikoei egindako erasoak" salatzeko.

CCOO, ELA, LAB, CSIF eta CGT sindikatuek deitu dute elkarretaratzea, eta, horretan, "tasen legea, doako justizia zorroztu izana eta errolda zibila pribatizatzeko saiakerak" deitoratu dituzte, besteak beste.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainiako Gobernua Presoak ETA gaur Eguneko albisteak