Politika -

Presoak

Sortuk Frantziako Justizia Ministerioan bildu dela baieztatu du

Bilkura ekainaren 11an Parisen buruturiko 'Bakearen aldeko Konferentzia Humanitarioaren' ondoren izan zen, Christiane Taubiraren kabinete burua den Alain Christnachtekin.

Christiane Taubira. Argazkia: EFE.
Frantziako Justizia ministeritzarekin bilera baieztatu du Sortuk

0:31

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sortuk komunikatu baten bidez jakinarazi duenez, joan den uztailaren 8an bilkura izan zuen Pariseko Justizia Ministerioan, Christiane Taubiraren kabinete burua den Alain Christnachtekin.

Komunikatuan diotenaren arabera, bilkura ekainaren 11n Parisen buruturiko 'Bakearen aldeko Konferentzia Humanitarioaren' ondoren burutu zen.

Bilkuran zehar, Frantziar estatuan espetxeratuak diren euskal presoen geroa izan zen aipagai nagusia.

Sorturen komunikatua Christiane Taubira eta Rafael Catalá Frantzia eta Espainiako Justizia ministroen bilkuraren ondorengo egunean argitara eman da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken albisteak Sortu Presoak Frantzia bideoak Euskadi Ta Askatasuna albisteak