Politika -

Bilera, Parisen

Euskal presoak hurbiltzearen alde agertu da Taubira

Frantziako Justizia ministroaren arabera, sei euskal preso daude jada Mont-de-Marsango espetxean, Euskal Herritik gertuen dagoen kartzelan. Catalak egungo espetxe politikari eutsiko diotela esan zuen.

Christiane Taubira eta Rafael Catala, atzo, Parisen. EFE.
Christiane Taubira eta Rafael Catala, atzo, Parisen. EFE.
Christiane Taubira eta Rafael Catala, atzo, Parisen. EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Christiane Taubira eta Rafael Catala, Frantziako eta Espainiako Justizia ministroak, hurrenez hurren, Parisen bildu ziren atzo, eta, besteak beste, espetxe politika izan zuten hizpide. Bi buruzagion aburuz, terrorismoaren aurkako borrokan Frantziaren eta Espainiaren arteko elkarlana "oso ona" eta "gardena" da.

Taubira euskal presoak hurbiltzearen alde agertu zen. Uztailaren hasieran bere ministerioko goi kargudun bat euskal presoen alde lan egiten duten elkarteetako ordezkariekin bildu zela baieztatu zuen. Horren esanetan, sei euskal preso dagoeneko Mont-de-Marsango espetxean daude, Euskal Herritik gertuen dagoen frantziar kartzelan. Etxerat-en arabera, baina, espetxe horretan bi euskal preso daude, eta azken hilabeteotan egon diren hurbiltzeak "puntualak" izan dira.

Frantziako Justizia arduradunaren arabera, presoen eskariak banan-banan aztertzen dituzte, eta Frantziak duen informazioa Espainiari helarazteko konpromisoa betetzen jarraitzen du. Preso bakoitzaren egoera aztertzerakoan, gizarteratzea eta etxetik gertu egotea kontuan hartzen dutela adierazi zuen.

Frantziako eta Espainiako Justizia ministerioen arteko elkarlana "oso ona" dela adierazi zuen Taubirak, eta terrorismoaren aurkako borrokaren alorrean, hain zuzen, bi gobernuen arteko lankidetza "bereziki handia" dela gaineratu zuen.

Catalaren iritzian ere, Frantziaren eta Espainiaren arteko elkarlana "bikaina" da, eta, harreman horri esker, terrorismoaren aurkako borrokan emaitza onak lortu direla azpimarratu zuen. Espainiak egungo espetxe politikari eutsiko diola erantsi zuen Justizia ministro espainiarrak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia bideoak Presoak bideoak Frantzia berriak