Politika -
Carlos Urquijoren salaketa
Bermeoko presoen aldeko bi ekitaldi, behin-behinean debekatuta
Irailaren 7rako deitutako "euskal presoen eta errefuxiatuen aldeko brindisa" eta irailaren 19ko herri-bazkaria dira behin-behinean debekatu dituzten ekitaldiak.
agentziak | erredakzioa
Bilboko epaitegi batek ETAko presoen eta errefuxiatuen alde Bermeon antolatutako bi ekitaldi behin-behinean debekatzea agindu du.
Carlos Urquijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak Estatuko Abokatutzari aurkeztutako salaketa baten ondorioz iritsi da Bilboko epaitegiaren debekua.
Aipatu ekitaldiak Bermeoko Udalak onartutako jai-egitarauaren barruan dauden “euskal presoen eta errefuxiatuen aldeko brindisa” eta “herri-bazkaria” dira; lehendabizikoa, irailaren 7rako dago aurreikusita, eta bigarrena, irailaren 19rako.
Epaileak bi aldeak deitu ditu deklaratzera irailaren 3rako, debekua berresteko edo baliorik gabe uztea erabakitzeko.