Politika -

Konstituzionalaren erreforma

Legea betez gero, ez da 'ezeren beldur' egon behar, esan du Gobernuak

Bestalde, Catalaren esanetan, erreformaren helburua ez da "zigorren legea" egitea, baizik eta "Konstituzionalaren gaitasuna sendotzea, ebazpenak betegarriak egiteko".

Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Soraya Saenz de Santamaria Gobernu espainiarreko bozeramaleak ziurtatu duenez, inor ez da "ezer beldur" izan behar PPk aurkeztutako proposamena dela eta, Auzitegi Konstituzionalaren epaiak betetzen ez dituztenentzat zigorrak ezartzeko, legea betetzen baldin bada, hain justu, eremu konstituzionala "indartu" baino ez duelako egiten.

"Benetako babes judizialerako eskubidea bermatzea da, baina esparru konstituzionalean eta, denok legea eta epaitegien epaiak betetzeko prest baldin bagaude, ez dugu ezeren beldur egin behar, esparru konstituzionala indartu baino ez dutelako egiten ", esan du Senatuko korridoreetan.

Saenz de Santamariak gogorarazi duenez, Auzitegi Konstituzionala "jurisdikzio-auzitegia da, ez judiziala, eta normalena da administrazioek ebazpenak betetzea", esan du. Gainera, azaldu duenaren arabera, PPk egokitzat jo du erreforma orain aurkeztea "legealdia indarrean dagoelako Gorteak desegin arte" eta "edozein momentu aproposa da".

Bestalde, Rafael Catala Justizia ministroak adierazi duenaren arabera, PPk egindako proposamenak ez dauka "zigorren legea" egiteko asmorik, baizik eta "Konstituzionalaren gaitasuna sendotu egin nahi du ebazpenak betegarriak egiteko".

Artur Masek jasako lukeen isunaz ere galdetu diote ministroari eta berak argitu egin du hori Konstituzionalak hartu beharreko erabakia dela.

"Dena hipotetikoa da oso… Auzitegi Konstituzionalari dagokio, hala behar izanez gero, egoera auzipetzea eta neurri aproposak hartzea", zehaztu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Alderdi Popularra Espainiako Gobernua argazkiak