Politika -

Gipuzkoa

Ibarrako jaietako txupinazoa debekatzeko eskatu du Urquijok

Ibarrako "errepresaliatuen senideek eta lagunek" jaurtiko dute txupinazoa. Urquijoren ustez, biktimen aurkako iraina da.

Carlos Urquijo Espainiako Gobernuaren ordezkaria EAEn. EFE
Carlos Urquijo Espainiako Gobernuaren ordezkaria EAEn.
Carlos Urquijo Espainiako Gobernuaren ordezkaria EAEn. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carlos Urquijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak Ibarrako jaietako txupinazoa debekatzeko eskaera egin du, ETAko presoen senide eta lagunek jaurtiko dutelako.

"Terrorismoaren biktimen kontrako iraina" dela iritzita, Ibarrako Udalaren erabakiaren aurkako errekurtsoa jartzeko agindu dio Estatuaren Abokatutzari, txupinazoa bertan behera gera dadin. EAEko Auzitegi Nagusiko fiskalburuari ere agiria bidali dio, horren guztiaren berri emanez.

San Bartalome jaiak hasiko dituzte bihar Ibarran, eta eguerdian izango da txupinazoa. Aurten, festei hasiera emateko txupina "Ibarrako errepresaliatuen senide eta lagunek" jaurtiko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Presoak bideoak