Politika -

Diputatuen Kongresua

Fernandez Diaz: 'Rato mehatxaturik sentitzen delako bildu ginen'

"Legalki eta etikoki" kritikagarria ez delako eta bere betebeharra zelako bildu zen presidenteorde ohiarekin, horren esanetan. Rajoyren ustez, oposizioak egoeraz baliatu nahi du, besterik ez.

Mehatxatuta sentitzen delako bildu zen Fernandez Diaz Ratorekin

02:58

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rodrigo Rato Gobernuko presidenteorde ohia bere segurtasunagatik kezkatuta zegoelako onartu zuen bilera Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak, bere esanetan. Antza denez, presidenteorde ohiak bere kezka helarazi zion Barne ministroari, bizkartzain kopurua murriztu behar diotelako.

Kezka horrek ?oinarria? bazuela esan du behin baino gehiagotan Fernandez Diazek. Izan ere, Rato, besteak beste, sare sozialen bidez mehatxatu eta iraindu dute, horren hitzetan.

Fernandez Diazen ahotan, bera eta bere familia jasotzen ari diren ?mehatxu eta irain larriak? jakinarazi zizkion Ekonomia ministro ohiak bileran. Twitter sarean bakarrik, ?400 mezu iraingarri baino gehiago? jaso dituela zehaztu du ministroak.

Ministroak agerraldia egin du Diputatuen Kongresuko Barne Batzordean. Uztailaren 29an Gobernuko presidenteorde ohiarekin bildu zen Ministerioaren egoitzan, eta batzarrak hautsak harrotu ditu. Horren aurrean, Fernandez Diazek agerraldia eskatu zuen, azalpenak emateko. Rato Bankia eta ?txartel beltzen? auzietan inputaturik dago, eta kapitalak zuritu zituen ere ikertzen ari dira.

Bere betebeharra zen

?Legalki eta etikoki? kritikagarria ez delako eta bere betebeharra zelako bildu zen Gobernuko presidenteorde ohiarekin, Fernandez Diazen esanetan.

?Ez dago zalantzarik, bildu beharra genuen, baina publikoki, gardentasun osoz, ezkutatzeko ezer ez nuelako?, goraipatu du ministroak agerraldian.

"Ez asmatu"

?Ez utzi irudimenari traiziorik egiten. Txakur-ametsetan ibili, baina gezurrik ez esan. Egia sinplea da, eta berez nagusituko da. Ezagutzen ez baduzue, galdetu, baina ez asmatu?, esan die ministroak oposizioko alderdien bozeramaileei.

Fernandez Diazen arabera, ?oso ahul? sentitzen zen une batean egin zuten bilera. Horren iritzian, Gobernuko presidenteordea eta NDFko zuzendaria izan dela kontuan hartuta, berak hartu behar zuen Rato, ez Ministerioko beste goi-kargudun batek.

Erantzukizuna duen beste edozein kargudun publikok bezala ekin zuela adierazi du Fernandez Daizek.

Horregatik, bilera guztiz justifikaturik dagoela esan du. Ministroaren ustez, Bankiako presidente ohiaren egoera judiziala ez da bere ardura, baina haren segurtasuna bai, bilerak sor zitzakeen ?eragozpenak gorabehera?.

Rajoy: "Oposizioak ez du ministroa entzun nahi"

Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak esan du ministroak "azkar" eman dituela azalpenak, "berehalaxe", eta nabarmendu du segurtasunari eta eskubide eta askatasunen bermeari buruzko gaiak "kontuz" hartu behar direla, ?zuhurtziaz?.

Rajoyk adierazi duenez, hauek bezalako egoerak ematen direnean oposizioak ez du ministroa entzun nahi, baizik eta aztertu zer egin dezakeen kontua nahasteko eta horretaz baliatzeko.

"Segurtasuneko gaia da, mehatxaturik dagoen pertsona batena; entzun zitzaion eta ministroak erabakirik onenak hartu behar ditu pertsona horren segurtasuna behar bezala babesteko", esan du Rajoyk kazetarien aurrean.

Zentzu horretan, kritiko azaldu da PSOEk ostegunean Estatuko Fiskaltzaren aurrean aurkeztutako salaketarekin: ?Ezin da horrela ibili?, azpimarratu du.

Oposizioak ez du Fernandez Diazen "gezurra" sinesten

Barne ministroak emandako azalpenei sinesgarritasuna kendu diete oposizioko talde parlamentarioek, eta dimisioa emateko eskatu diote. Are gehiago, erantzukizuna Mariano Rajoy presidentearena dela esan dute PSOEk, UPyDk eta IUk.

EAJ ez da orain arte polemikan sartu, baina bilera kritikatu du ostiral honetan. Aitor Esteban bozeramaile jeltzalearen ahotan, Fernandez Diazek dimisioa eman beharko luke, bere azalpenek ezer ez dutelako argitu. ?Egokiena atzerapauso bat ematea litzateke?, esan dio Estebanek ministroari. Jeltzalearen hitzetan, inputatu batekin biltzeko ?atrebentzia izaterik ez du? ministroak.

Gertaera ?adarjotze? bat izan dela kritikatu du Xabier Mikel Errekondo Amaiurreko diputatuak. Gobernua ?hitzetik hortzera gezurra esaten? ari dela ziurtatu du Errekondok. Amaiurreko ordezkariaren esanetan, Fernandez Diazek dimisioa eman eta Fiskaltzak ikerketa zabaldu beharko luke. ?Nire kasua konpontzen duzue ala agerian utziko zaituztet?, ohartarazi zion Ratok Fernandez Diazi bileran, Errekondoren arabera.

Bixente Serrano Izko Geroa Baiko diputatuak esan du argi geratu dela fabore tratua izan dela, ministroak hitz egin ostean: "Fernandez Diazek dimisioa eman beharko zuen, eta, horrela, ez genuen ikusiko ministro bat azaltzen justifikaziorik ez duena eta demokratikoa ez dena", azaldu du Serrano Izkok.

Carlos Salvador UPNko diputatuak, bere aldetik, eskerrak eman dizkio ministroari azalpenak emateagatik, eta oposizioaren jarrera arbuiatu du; izan ere, haren lana "zorroztasun gutxikoa, gehiegizkoa eta oportunista" izan da, haren esanetan. Salvadorrek, hala ere, esan du bilera "gaitzesgarria" dela, politikoki, berez, baina oposizioari hauspoa ematen diolako ere: "Badakite nola baliatu honetaz, eta horrela egiten dute".

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua azken ordukoa Espainiako Gobernua bideoak