Politika -

Komunikatua

Rato eta Diazen batzarra 'pertsonala' izan zela dio Barne Ministerioak

Ministerioak komunikatu baten bitartez argitu duenez, batzarra izan ondoren Jorge Fernandez Diaz ministroak ez du Rodrigo Ratoren egoera prozezalarekin zerikusia duen gestiorik egin.

Jorge Fernandez Diaz, Barne ministroa. Argazkia: EFE
Fernandez Diaz. Argazkia: EFE
Rato eta Diazen batzarra 'pertsonala' izan zela dio Barne Ministerioak

1:08

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak eta Bankiako presidente ohia den Rodrigo Ratok izandako batzarra zeresana ematen ari da egunotan. Bileraren ostean Fernandez Diazek ez duela Ratoren egoera prozezalarekin zerikusia duen gestiorik egin esan du Barne Ministerioak komunikatu batean.

"Ratoren eskera pertsonala izan zen Barne ministroarekin batzartzea, eta ez du Ratoren prozedurarekin inolako zerikusirik izan", dio Diazek zuzentzen duen ministerioak.

'El Mundo' egunkariak publikatutako informazioen ostean, Ratok batzarraren gaia "pertsonala" izango zela argitu du Barne ministroak: "Batzarra egin ahal izateko ezinbesteko baldintza zen".

Fernandez Diazen eta Ratoren arteko batzarra uztailaren 29ko 12:00etan hasi zen, eta 13:00etan bukatu. Ondorioz, batzarra uztailaren 22an izan zela dioten informazioak, ez dira egia, Barne Ministerioaren iritziz.

"Batzarra Barne Ministerioaren egoitzan egin zen, jantoki bateko erreserbatuan egitea baino hobea zela uste genuelako", gaineratzen du ministerioak. Ratoren kasua polizia judizialaren eskuetan dagoela, eta ez Barne ministroaren eskuetan, aipatzen du komunikatuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea