Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadi

Uriarte: 'Hiritarrei dagokie erabakitzeko eskubidea, ez lurraldeei'

Ahal Dugu Euskadiko buruak esan du "Euskadiko egitura instituzionala" aldatuko lukeela, bereziki, Diputazioei dagokienean.

Uriarte, Radio Euskadiko estudioetan. Argazkia: EiTB
Uriarte, Radio Euskadiko estudioetan. Argazkia: EiTB
'Erabakitzeko eskubidea ez dagokio nazio bati, herritarrei baizik'

01:30

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Roberto Uriarte Ahal Dugu Euskadiko idazkari nagusiaren esanetan, "erabakitzeko eskubidea herritarrei dagokie, ez lurralde bati".

Radio Euskadik egindako elkarrizketa batean, Ahal Dugu Euskadiko buruak gaineratu du nazionalismoa XIX. mendeko kontzeptu erromantikoa dela era, bere ustean, "ez da nazio mailako arazoak konpontzeko irtenbide".

Uriarte prest azaldu da "prozesu eratzaile bat zabaltzeko, herritarrek erabaki dezaten nola aldatu behar den Konstituzioa".

Ahal Dugu Euskadiko buruak esan du "Euskadiko egitura instituzionala" aldatuko lukeela, bereziki, Diputazioei dagokienean.

Ezker abertzalearekin dituzten harremanen inguruan, Uriartek esan du "Ahal Dugurekin bat egin ahal izateko, EH Bilduren oztopoa Sortu da. Sortuk gainetik kendu egin behar ditu beldurrak eta konplexuak eta aurrerapausoak eman, ezadostasunak gainditzeko".

Aldiz, EAJren sendotasuna "zentralismoa da. Moderatzaile lanak egiten ditu. EAJ zeregin erosoa egiten ari da".

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak EAJ-PNV EH Bildu Nafarroa