Politika -
Bilera pribatua
Diazen dimisioa eskatu dute Ratorekin Ministerioan biltzeagatik
Barne ministroaren eta Gobernuko presidenteorde ohiaren arteko bilera kritikatu du Guardia Zibileko Elkarte Bateratuak, Rato "ustelkeria kasu larri baten protagonista baita".
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
AUGC Guardia Zibileko Elkarte Bateratuak Jorge Fernandez Diaz Barne ministroaren dimisioa eskatu du igande honetan, Ministerioaren egoitzan Rodrigo Rato Gobernuko presidenteorde ohia hartzeagatik. Dirua zuritzeagatik eta Bankian egindako kudeaketagatik, besteak beste, ikertzen ari dira Rato.
Ohar baten bidez, elkarte horrek Barne ministroaren eta Gobernuko presidenteorde ohiaren arteko bilera kritikatu du, Rato "alarma sozial handienetarikoa piztu duen ustelkeria kasu baten protagonista baita".
"Ustelkeria delitu larriengatik ikertzen ari diren lagun batekin era ofizialean batzartzeak erantzukizun publiko handia dakar, eta horregatik ministroak erantzun beharko du", azpimarratu du elkarte horrek.
Bestalde, haren arduren utzikeria leporatu dio AUGCk ministroari, "ez baitu Guardia Zibileko Batzarren osoko bilkuretara joaten, ezta Estatuko Segurtasun Indarren barne arazo larriei aurre egiten ere".