Politika -
Elkarrizketa
Diru gehiago eskatuko du EAJk 'euskal Y'-arentzat
Pedro Azpiazu EAJren diputatua Radio Euskadin izan da goizean eta Konstituzioaren erreformaren gaia ere hizpide izan du.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
EAJren aburuz, 2016ko Espainiako Aurrekontuek Euskadiko Abiadura Handiko Trenari eskaini dituen diru-kopurua, 290 milioi euro, ez da nahikoa trena 2019. urtean abian jar dadin. Hori dela eta, aurrekontua handitzeko asmoz Kongresuan emendakina aurkeztuko dutela iragarri du alderdi abertzaleak.
Pedro Azpiazu EAJren diputatua Radio Euskadin izan da goizean eta besteak beste, AHTaren lanak izan ditu hizpide. ?Gaia hau da: diru hori nahikoa ote den 2019an trena martxan egon dadin, epeak ez betetzeaz aspertuta baikaude?, esan du.
?Jaurlaritzak esan du badirudiela diru hori ez dela nahikoa. Horrela bada, emendakin baten bidez handitzen saiatuko gara?, gaineratu du.
Konstituzioaren erreforma
Justizia ministroak azken egunetan Konstituzioaren erreformaren inguruan esandakoak ere mintzagaia izan ditu Azpiazu. Rafael Catalak Autonomia Estatuaren inguruan egindako adierazpenekin ?arduratuta? agertu da diputatua. Catalak Autonomia Estatuaren inguruan duen ikuspuntua eta EAJk duena bat ez datozela uste du.
?EAJk Konstituzioaren erreforma bat onar dezan Euskadi nazio bat dela eta bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea duela onartu behar da. Beste gai bat da hori aurrera nola eramaten den eta konstituzioaren barruan nola sartu?, esan du.
?Ezer ez aldatzeko edo Errege Etxean ondorengotza erabakitzeko besterik ez bada egin behar erreforma, ez dago bidaia luzerik egin beharrik?, azpimarratu du Azpiazuk.