Politika -

Irailean

Jaurlaritzak batzarra nahi du AHT hiriburuetan sartzeko era jorratzeko

Irailean bilera egitea eskatu dio Ana Oregik Ana Pastor Sustapen ministroari.

Jaurlaritzak inbertsioak handitzeko eskatu dio Gobernuari

1:16

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik datorren irailean bilera egitea eskatu dio Ana Pastor Sustapen ministroari Abiadura Handiko Trena (AHT) hiru hiriburuetan nola sartuko den aztertzeko.

Aipatutako bilerara Bilboko, Donostiako eta Gasteizeko alkateak ere joango dira, Juan Mari Aburto, Eneko Goia eta Gorka Urtaran, hurrenez hurren.

"Orain dela hamar bat egun zuzenean hitz egin nuen Pastor andrearekin, eta oporretatik bueltan, irailean zehar, berak, hiru alkateek eta bostok batzar bat izatea eskatu nion. Horrela, plangintza hori aztertuko genuke, baita zein diren hiriburuetako beharrizanak, sarbideetan ikusten dituzten arazoak eta guztion artean zein irtenbide eman ahal dizkiegun ere", adierazi du sailburuak ETBri egindako adierazpenetan.

Jaurlaritzarentzat abiadura handiko trena nola sartuko den hiriburuetan zehaztea lehentasun bat da, eta ez du oraindik argi ikusten epemugak beteko diren, diruaz gain "borondate politikoa" behar dela uste baitu.

Ana Oregik ontzat eman du Estatuko Aurrekontu Orokorrek 2016an 290 milioi bideratzea Euskal Yrako, baina haren iritziz kopuru hori ez da nahikoa trenbidea 2019an martxan jarri ahal izateko. Horretarako, Gobernu zentralari ahalegin gehiago egitea eskatu dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika