Politika -
elkarrizketa
EH Bilduk 'independentismoaren horma' gisa aritzea egotzi dio EAJri
Gainera, nabarmendu duenez, militantzia jeltzaleak eramango du alderdia burujabetzaren bidera hartzera "Madrilek, lehenago edo geroago, huts egingo" duelako.
europa press
Pello Urizar EAren idazkari nagusi eta EH Bilduren legebiltzarkideak Euskadin "independentismoaren euste-horma" gisa aritzea leporatu dio EAJri eta, bere ustean, PSE-EErekin egindako akordioaren ondorio da.
Gainera, erantsi duenaren arabera, militantzia jeltzaleak eramango du alderdia burujabetzaren bidera hartzera "Madrilek, lehenago edo geroago, huts egingo" duelako.
Europa Press albiste agentziak egindako elkarrizketa batean, Urizarrek esan du espero duela kataluniarrek independentziaren alde egitea irailaren 27an eta, gaineratu duenez, euskal gizarteak "bere ibilbide propioa egin beharra dauka".
Horretarako, "zenbait alderdi prest gaude laguntzeko edo ibilbide horren parte izateko, beharrezkoa ez den protagonismoa bilatu barik, baina jakinda zeregin bat dugula. Abertzaletzat agertzen diren, edo Euskal Herriaren independentzia nahi dutela dioten, beste alderdi batzuk aurkako fase batean daude, une honetan", baieztatu du.
Hala, EAJren inguruan mintzatu da eta, bere iritzian, "argi dago independentismoaren horma gisa ari dela". "PSE-EErekin egindako itunak independentismoa gelditzeko helburua dauka eta, gainera, Madrilekin unean uneko akordioak eginda, gehiago, nahikoa, lor daitekeela helarazi nahi dute".
Hori dela eta, EH Bilduri "kontrako noranzkoan aritzea egokituko zaio, jakinda, azkenean, azken hitza euskal herritargoak izango duela" eta lortzeko lan egin beharko duela.