Politika -

Bizkaian eta Gipuzkoan

Etxeratek 'suntsiketa politika' salatu du euskal hondartzetan

Adierazi dutenez, "estatu espainiarraren eta frantziarraren politika errukigabeak 428 preso ditu etxetik ehunka kilometrora, gaur egun".

Elkarteak Donostian egindako aldarrikapenaren irudia. Argazkia: Etxerat Elkartea
Elkarteak Donostian egindako aldarrikapenaren irudia. Argazkia: Etxerat Elkartea
Hondartzetan protesta ekintzak egin ditu Etxeratek

1:11

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxerat euskal preso eta iheslarien senide eta lagunen elkarteak hainbat ekimen egin ditu gaur, igandea, Bizkaiko eta Gipuzkoako hondartzetan dispertsio politikaren amaiera eskatzeko, salatu dutenez, "suntsiketa politika" baita.

Donostiako Kontxako hondartzan, Josune Dorronsoro Etxerateko ordezkariak hedabideen aurrean esan duenez, hiru izan dira arrazoiak hondartzetara jotzeko aldarrikapena egitera.

Azaldu dutenaren arabera, lehenik eta behin, euskal gizarteak ez ditu presoak "ahazten, ezta iheslariak eta deportatuak ere". Bigarren arrazoia da "Euskal Herrira datorren edozein bisitarik jakin dezan zer gertatzen den gure senideekin, "estatu espainiarraren eta frantziarraren politika errukigabeak 428 preso dituelako etxetik ehunka kilometrora, gaur egun".

Horren ildotik, gogorarazi dute lagunek eta senideek astero egindako distantzia handi horiek "gastu handia, samina eta kaltea" eragiten dutela.

"Dispertsio politika izan beharrean, gure ustean suntsiketa politika da, gure senideei eta gure buruei zuzenduta, nekearekin gehiegikeriak eginda", azpimarratu du.

Azkenik, Dorronsoroen esanetan, hirugarren arrazoia da Etxerateko kideak ez direla "suntsitu" nahi dituen politika horren aurrean "makurtuko" eta, gaineratu duenez, horren kontra egiten jarraituko dute preso guztiak "etxean eta onik" egon arte.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Donostiako azken albisteak Presoak Hondartzak