Politika -
Iparraldea
Irailera arte atzeratu dute Lurralde Elkargori buruzko negoziaketa
Ipar Euskal Herriak datozen 5 urteetan jasoko duen diru-kopurua dago eztabaidagai, besteak beste.
EiTB
Iparraldeko Lurralde Elkargoaren negoziazioa ez doa bide onetik. Azken bilera egin berri dute, eta ez dira ados jarri euskarak jasoko duen aurrekontuaren nondik norakoei buruz.
Hautetsien kontseilua Estatuarekin, Akitaniarekin eta Pirinio Atlantikoetako Departamenduarekin elkartu da Baionako suprefeturan. Mahaiaren gainean eztabaidagai izan dituzten kontuen artean, besteak beste, datozen bost urteetan (hots, 2020ra arte) Iparraldek jasoko duen diru-kopurua egon dira jorratzen.
Negoziaketetan zehar guztira bederatzi ardatz zehaztu dituzte, tartean, hizkuntza-politika, baina ez dira horren gaineko akordio batera iritsi oraindik.
Irailean jarraituko dute bilerekin, urriaren amaieran sinatu behar baitute kontratu berria.