Politika -
Auzitegi Gorena
Herrikoen auziko zigortuek kargudun publiko izatea debekaturik dute
Gorenaren erabakiak Joseba Permach, Rufi Etxeberria, Juan Cruz Aldasoro, Joseba Albarez, Karmelo Landa, Jon Gorrotxategi, Floren Aoiz eta Antton Morcillori eragiten die, besteak beste.
Agentziak | Erredakzioa
Herriko tabernen auzian zigortutako batzuek kargudun publiko izatea debekaturik dutela azaldu du Auzitegi Gorenak.
Gorenaren erabakiak Joseba Permach, Rufi Etxeberria, Juan Cruz Aldasoro, Joseba Albarez, Karmelo Landa, Jon Gorrotxategi, Floren Aoiz eta Antton Morcillo Sortuko buruzagiei eta kideei eragiten die.
Horrela, Dignidad y Justicia elkartearen eskakizunaren zati bat onartu zuen Gorenak auto batean. Uztailaren 16an onartu zuen, baina gaur jakitera eman dute. Kargu publikoan aritzeko debekuak argitzeko eskatu zuen elkarteak.
ETA herriko tabernen bidez finantzatzeagatik Auzitegi Nazionalak 20 militante abertzaleri ezarritako zigorrak baieztatu zituen Auzitegi Gorenak sententzia batean, iragan ekainean. Hala ere, zigorrak pixka bat murriztu zizkien Gorenak. Urte eta hiru hilabeteko, eta urte eta hamar hilabeteko espetxe-zigorrak ezarri zizkien Auzitegiak.
Debekua
?Herritarrek maila lokalean, erkidegoan, Estatuan zein nazioz gaindi aukeratutako izaera politikoko? kargudun izateko debekua dute zigortuek, aretoak zehaztu duenez.
Gorenaren hitzetan, Dignidad y Justiciaren beste eskaera ez dago onartzerik. ?Nahiz eta hautetsia ez izan, administrazio edo zerbitzu publikoaren esanetara dagoen edozein lanpostu betetzeko debekua?, eskatu zuen elkarteak.