Politika -
Gobernu berria Nafarroan
Rajoy: 'Nafarroako kontseilari bat EH Bildukoa izatea kezkatzekoa da'
Maria Jose Beaumont Nafarroako Barne eta Justizia kontseilaria izendatu izana “hanka-sartze larri” bat dela uste du Espainiako Gobernuko presidenteak.
Agentziak | Erredakzioa
Uxue Barkosen Nafarroako Gobernuak EH Bilduko kontseilari bat izateak ?asko kezkatzen? duela onartu du gaur Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak. Rajoyren ahotan, ?hanka-sartze larri? bat da.
Rajoyk eta Abdelmalek Sellal Aljeriako lehen ministroak prentsaurreko bateratua eman dute Moncloa jauregian. EH Bilduko Maria Jose Beaumont Nafarroako Presidentetza, Funtzio Publiko, Justizia eta Barne kontseilaria izendatu izanak kezkatzen ote duen galdetu diote kazetariek Rajoyri.
?Noski kezkatzen gaituela eta ez digu batere konfiantzarik ematen erakundeen arteko harreman on bat izateko orduan, baina guztiz ulergarria da hori. Kezkatzen nau, asko kezkatzen nau eta hanka-sartze larri bat dela uste dut?, adierazi du Exekutiboko buruzagiak.