Politika -

Bilera

Artur Mas, Zarzuela jauregian: 'Bake-giroan nator'

Felipe VI.a erregeak oso serio agurtu du Generalitateko presidentea, Zarzuela jauregian.

Felipe VI.a eta Artur Mas, Zarzuelan. Argazkia: Errege Etxea
Felipe VI.a eta Artur Mas, Zarzuelan. Argazkia: Errege Etxea
Espainiako erregeak Artur Mas hartu du Zarzuelan

1:00

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Felipe VI.a Espainiako erregeak Artur Mas Kataluniako Generalitateko presidentea hartu du gaur, Zarzuela jauregian.

Iritsi bezain pronto, hurrengo bisita ofiziala estatuburu izanda egingo ote duen galdetu diote kazetariek Artur Masi. "Bake-giroan nator", erantzun du agintariak.

Une horretan bertan, erregea sartu da gelan, eta oso serio agurtu du presidente kataluniarra.

Generalitateko bozeramaile batek baieztatu du Masek ez duela adierazpenik egingo bileraren ostean. Horren ordez, Kataluniako Gobernuak prentsa-ohar bat igorriko du.

Bileran, Masek eta Felipe VI.ak Kataluniako prozesu independentista eta iraileko hauteskundeak hartuko dituzte hizpide.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Espainiako Felipe VI.a argazkiak Espainia albisteak Kataluniako Hauteskundeak gaur Artur Mas bideoak