Politika -

Presoak

Arnaldo Otegi askatzea eskatu dute AEBetako pertsona ospetsuek

Besteak beste, Peter Bohmer, Cindy Seehan, Angela David, Rick Halperin, William Ramsey Clark, Noam Chomsky eta James Petrasek eman diote kanpainari babesa.

Laura Mintegi EH Bilduko lehendakarigai ohia eta Joseba Zulaika irakaslea. Argazkia: EiTB
Laura Mintegi EH Bilduko lehendakarigai ohia eta Joseba Zulaika irakaslea. Argazkia: EiTB
Estatu Batuetan bildutako izenak, Otegiren askatasuna eskatzeko

01:10

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEBetako 30 bat pertsona ospetsuk ?Arnaldo Otegirentzako eta euskal presoentzako askatasuna? adierazpenari babesa eman diote. Sinatzaileen berri eman dute gaur Donostiako Aquariumean.

Kanpainaren bultzatzaileek jakitera eman dutenez, sinatzaileen artean ?azken 65 urteetako AEBetako borroka progresista esanguratsuenetan inplikatutako pertsonak daude, Vietnameko gerraren aurkako borrokan edo Irakeko gerraren kontrako mugimenduan, Peter Bohmer edo Cindy Seehan Casey Seehan Iraken hildako soldaduaren ama esaterako, pantera beltzen borrokan, preso politikoen aferan edo heriotza-zigorraren aurkako oposizioan, Angela Davis eta Rick Halperin?.

Era berean, William Ramsey Clark AEBetako fiskalburu ohiak eta Noam Chomsky eta James Petras ezagunek Otegi askatzeko kanpainari babesa eman diote.

Kultura munduaren babesa

Aktore, idazle eta zuzendari progresistek ere babesa eman diote, besteak beste, Alice Walker (?Kolore purpura?) Pulitzer sariaren irabazleak, Peter Coyote eta Mike Farrel aktoreek edo bi Oscar irabazi dituen Oscar Haskell Wexlerrek (?Nor da Virginia Wolfen beldur?? 1966 eta Esta tierra es mi tierra, 1976).

Gainera, ?Euskal Herriarekin lotura duten idazle eta irakasle batzuen? babesa jaso du adierazpenak. Mark Kurlansky ?Munduaren euskal historia?ren egileak, Dave Boling ?Guernica?ren egileak eta William Douglas Nevadako unibertsitatearen euskal ikasketen zentroko koordinatzaile emerituak bat egin dute.

Estatua kritikatu dute Zulaikak eta Mintegik

?Arnaldo Otegiren eta euskal presoen inguruan eraikitako diskurtsoa? aztertu dute Laura Mintegi EH Bilduko lehendakarigai ohiak eta Joseba Zulaika antropologo, filosofo eta irakasleak ekitaldian.

Estatuak ?salbuespen politika mantentzea? salatu du Zulaikak. ?Estatuak berak justifikatzeko beharra duenez? presoak kartzelan mantentzen dituela erantsi du.

?Gizartearen eta Estatuaren jarrera ezberdinak?, goraipatu ditu Mintegik. ?Estatuak presoak behar ditu kontaketaren bataila justifikatzeko?, adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arnaldo Otegi Politika albisteak Ameriketako Estatu Batuak albisteak