Politika -

Lomce

Ebaluazioen dekretua baztertzeko eskatu dio Uriartek ministroari

Iñigo Mendez de Vigok eta Hezkuntza sailburuak bilera egin dute Madrilen. Erkidego guztiak berriro deitzeko eskatu dio Uriartek ministroari.

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua. Artxiboko irudia: EiTB
Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua. Artxiboko irudia: EiTB
Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua. Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lomceren markoan onartutako ebaluazio dekretua “kutxa baten barruan sartzeko” eskatu dio Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak Iñigo Mendez de Vigo ministroari, “elkarrizketa” hasteko baldintza bezala.

Ministroak eta sailburuak bilera egin dute gaur, Madrilen. Erkidego guztietako Hezkuntza kontseilariekin eta sektoreko ordezkariekin biltzeko konpromisoa hartu zuen Mendez de Vigok, Lomceren aplikazioa aztertzeko.

“Lehen pauso” honen ondoren, ministroa “entzuteko eta hitz egiteko prest” azaldu dela onartu du Uriartek; izan ere, erkidego asko, besteak beste, EAE, Jose Ignacio Wertek bultzatutako erreformaren aurka agertu dira.

Lomceren “giltzarria”

“Ebaluazioen Errege-dekretua kutxa batean sartu” behar duela “nahiko argi utzi” dio sailburuak ministroari, Saileko iturriek jakitera eman dutenez. Dekretu hori Lomceren “giltzarria” dela azaldu du Uriartek.

Lehen Hezkuntzako hirugarren mailan ebaluazioak ezarri zituen dekretuak. EAEko sindikatuek eta gurasoen elkarteek protesta egin dute dekretuaren aurka. Lehen Hezkuntzako seigarren mailan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (DBH) eta Batxilergoan ere azterketak ezarri zituen.

Era berean, hezkuntzaren konferentzia sektoriala berriro biltzeko eta erkidego guztiak berriz deitzeko eskatu dio Uriartek ministroari; izan ere, orain arte egindako bilerak “antzerki bat izan dira, erabakiak aldez aurretik hartuta zeudelako”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Hezkuntza legea berriak