Politika -
Grezia
Espainiako Kongresuak ere bozkatuko du Greziako erreskatea
Beharrezkoa ez bada ere, diputatuek horri buruz eztabaidatzea nahi duela aurreratu du Mariano Rajoyk.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak Kongresura eramango du Greziaren hirugarren erreskatea, diputatuek eztabaida eta bozka dezaten.
Europar Batasuneko sei herrialdetan halabeharrezkoa da euren parlamentuek erreskateari oniritzia ematea, baina Espainia ez da horietako bat. Hala ere, Kongresuak Greziari buruz bozkatzea nahi duela aurreratu du Rajoyk.
Agintari espainiarrak babesa agertu dio erreskateari, betiere Alexis Tsipras Greziako lehen ministroak promestutako konpromisoak betetzen baditu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea