Politika -

Bakegintza

Rajoyren Gobernuaren negoziatzeko borondate falta salatu du Urkulluk

"Espainiar Estatuko Gobernuak akordioetara iristeko borondate handiagoa aurkezten zuen ETAk atentatuak egiten zituenean", adierazi du lehendakariak.

Iñigo urkullu lehendakaria. Argazkia: EiTB
Iñigo Urkullu. Argazkia: EiTB
Iñigo urkullu lehendakaria. Argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak Rajoyren Gobernuaren negoziatzeko borondate falta kritikatu du astearte honetan. "ETAk atentatuak egiten zituenean, Espainiar estatuko Gobernuak negoziatzeko borondate handiagoa aurkezten zuen", gaineratu du lehendakariak.

Urkulluren ustez, "Rajoyren Gobernuak ez du bakegintza prozesua negoziatzeko borondaterik erakusten eta Euskal Autonomi Erkidegoa deszentralizazio administratibo bat besterik ez da beraientzat". Adierazpenok Gasteizen egin ditu, Nazioarteko Zuzenbide Ikastaroak egiten ari diren ikasleei zuzendutako harreran. Bertan izan dira Josu Erkoreka, Angel Toña, Cristina Uriarte eta Estefania Beltran de Heredia sailburuak ere.

Eusko Jaurlaritzak "bizikidetza prozesua eraikitzeko akordioa" luzatu zion  Mariano Rajoy presidenteari duela hamar hilabete, baina Urkulluk dioenez, oraindik ez dute erantzunik jaso.

Autogobernua

"Espainiar Estatuak 35 urte daramatza Gernikako Estatutua bete gabe eta Euskadiri dagozkion eskumenak murriztu nahian dabiltza", adierazi du Iñigo Urkulluk. Lehendakariaren ustez, "Rajoyren Gobernuak Euskal Autonomi Erkidegoa deszentralizazio administratibo bat bailitzan tratatzen du".

"Eusko Jaurlaritzak Europara eta etorkizunera begiratzen du, eta Espainiar Estatuak Euskadiren autogobernua onartu eta errespetatu beharko luke", gaineratu du lehendakariak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Urkullu