Politika -
Uztailak 18
Manifestazioa deitu dute Donibane Garazin atxiloketak salatzeko
Era berean, atxiloketak izan ostean Poliziak bortizki jokatu zuela salatu dute eta Frantziako Gobernuari bake prozesuan parte hartzeko deia luzatu diote.
N.O. | Euskadi Irratia
500 bat pertsona bildu dira Ortzaizen (Nafarroa Beherea) atxilotutako bostei babesa adierazteko eta, gainera, Espainiako eta Frantziaren arteko kolaborazioa salatu dute. Era berean, dei egin diote euskal gizarteari datorren larunbaterako, hilak 18, Donibane Garazin deitutako manifestazioan parte har dezan.
Bestalde, atxiloketen gauean Poliziak izandako jarrera kritikatu dute. Gomazko pilotakada jaso zuen kazetariak iragarri du salaketa aurkeztuko duela auzitegian.
Atxiloketak izan zirenetik 96 ordu igaro dira eta, ia ziurrenik, gaur, larunbata, eramango dituzte epailearen aurrean deklara dezaten.
ETAko kide direlakoan atxilotu zituzten Iñaki Reta eta Xabier Goienetxea eta, hauei laguntza ematea leporatuta, Jeff Mateo, Terexa Lekunberri eta Graxi Etxe-Behere.
Hori dela eta, Ortzaizen protesta ekitaldia egin dute gaur goizean, eta herrian sostengu talde bat ere sortu da atxilotuei babesa emateko.
Era berean, atxiloketak izan ostean Poliziak bortizki jokatu zuela salatu dute eta Frantziako Gobernuari bake prozesuan parte hartzeko deia luzatu diote.