Politika -

Polemika

Asiron: 'Agian Rajoyk nahiago du kolpez jositako ikurrina, guk ez'

Iruñeko alkateak nabarmendu duenez, berak nahiago du "balkoian zintzilikatuta ikustea, normaltasun osoz".

Asiron lehen entzierroan izan da gaur. Argazkia: EFE
Asiron lehen entzierroan izan da gaur. Argazkia: EFE

AGentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joseba Asiron Iruñeko alkateak (EH Bildu) garrantzia kendu die Mariano Rajoy Espainiako gobernuburuak Iruñeko udaletxean ikurrina zintzilikatzearen harira egindako adierazpenei. Adierazi duenez, presidenteak "akaso nahiago du kolpez jositako eta jazarritako ikurrina bat", baina bera ez da horren aldekoa. 

Ikurrina Iruñeko udaletxeko balkoian eskegitzea nafarren"sentimenduei burla" egitea zela esan zuen atzo Mariano Rajoyk.

Kazetarien adierazpenengatik galdetu diotenean, sorpresa agertu du Asironek: "Ezin dut sinistu, Rajoyk guri buruz hitz egin al du?", galdetu du.

"Agian Mariano lagunak nahiago du plazan kolpez jositako ikurrina bat , Maya alkate ohiari (Enrique Maya, UPN) ere gauza bera gertatzen zaio", adierazi du.

Berari, ordea, "askoz gehiago" gustatzen zaio "ikurrina balkoian ikustea, normaltasun osoz". "Atzo jendeak heldutasun lezioa eman zigun, ikurrina ikusi eta ezertxo ere gertatu ez zelako", nabarmendu du.

"Agian Rajoyk nahiago du kolpez jositako eta kalean jazarritako ikurrina bat, guk ez, ordea", borobildu du Asironek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Rajoy berriak Iruñea San Fermin jaiak EH Bildu Nafarroa EH Bildu Iruñea Ikurrina albisteak Iruñeko Udala