Politika -
Presidentearen zalantzak
Rajoyk ez du hauteskunde orokorrak egiteko egunaren berri eman
Bestalde, Iruñeko udaletxeko balkoian ikurrina jartzea “nafarren sentimenduei iseka egitea” dela esan du Espainiako Gobernuaren presidenteak.
Agentziak | Erredakzioa
Hauteskunde orokorrak noiz deituko dituen ?argi eta garbi? oraindik ez dakiela esan du gaur Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak. Hauteskundeak ?urte bukaeran? egingo direla adierazi du Rajoyk. Hala ere, abenduan egingo direla segurutzat jotzerik ez dagoela erantsi du.
Hauteskundeak urteko azken hilean egiteko aukeraz galdetu diote Rajoyri Telecincon egindako elkarrizketan, eta ezezko biribila emanez erantzun du, eta azaroan izatea ere ez du ziurtatu. Erantzunekin hilabete horretan egingo zirela aditzera ematen ari zela esan dio kazetariak presidenteari. ?Nik ez dut hori esan?, adierazi du orduan berak.
Ikurrina jartzea ?nafarren sentimenduei iseka egitea? da
Sanferminetako ?txupinazoan? ikurrina Iruñeko udaletxeko balkoian jartzea legezkoa ez dela uste du Rajoyk. ?Nafarren sentimenduei iseka egitea? dela gaineratu du.
Gertatutakoak ez duela harritu azaldu du agintariak, ?alkatea Bildukoa delako?. Euskadiko ?pertsona batzuen proiektua Nafarroa eta Frantziako zati bat bereganatzea da?, ohartarazi du buruzagiak.
Gobernuak helegitea aurkeztuz egin beharrekoa egin duela goraipatu du Rajoyk, ?Nafarroak bere bandera duelako?.
Grezia
Azkenik, Greziako referendumaren ondoren, negoziazioa bizkortzearen alde egin du Espainiako Gobernuko presidenteak. ?Negoziatu egin da, negoziatzen jarraitu beharra dago eta negoziazioak azkar bukatu behar du?, nabarmendu du.
?Gauzak azkar egiteko? beharra azpimarratu du, ?arazoek hor jarraitzen dutelako?. Rajoy Bruselara joango da astearte honetan, euroguneko buruzagien goi-bileran parte hartzeko.