Politika -

Sanferminak 2015

Auzitara eramango dute Iruñeko Udala txupinazoan ikurrina jartzeagatik

Espainiako Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzak auzitara eramango du Iruñeko Udala, sanferminetako txupinazoan ikurrina jartzea “legez kontrakoa” dela argudiatuz.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzak auzitara eramango du Iruñeko Udala, sanferminetako txupinazoan ikurrina jartzea ?legez kontrakoa? dela argudiatuz.

Historian aurrenekoz ikurrina jarri dute gaur eguerdian Iruñeko Udaleko balkoian, sanferminetako txupinazoan. Europako, Nafarroako eta Espainiako bandera izan ditu alde batean, eta Iruñekoa bestean.

Joseba Asiron Iruñeko alkateak azaldu duenez, ?legezkoa? da ikurrina balkoian jartzea, txupinazoa jarraitzeko gonbidatu dituzten EAEko hiru legebiltzarkideei egindako ?keinua? izan baita.

Carmen Alba Nafarroako ordezkariak, berriz, ikurrina txupinazoan jartzeak ?legea urratu? egiten duela azpimarratu du. ?Herritar gehienek ez dute begi onez ikusten?, erantsi du.

?Legeak ez du onartzen ikurrina jartzea, eta erakundeek, Udalak batez ere, legea bete behar dute halabeharrez?.

Enrique Maya Iruñeko alkate ohi eta UPNren bozeramaileak Udalaren erabakia kritikatu du, sanferminak "legea urratuz hasi baititu". Ikurrina herritar denei "inposatu" nahi izana egotzi dio Mayak Udal Gobernu berriari. Erabakiak ikurren Legea urratzen duen ala ez aztertuko du orain UPNk, gaia auzitara eraman aurretik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Iruñea azken orduko berriak Nafarroa Gaurko azken ordukoa