Politika -

Negoziazioak

Barkosen Gobernuak bi presidenteordetza eta 9 kontseilari izango ditu

Presidentetzaz gain, bi presidenteorde izango dira, bata ekonomiaz arduratuko dena eta, bestea, gizarte gaiez. Bederatzi kontseilari izatea proposatu die Uxue Barkosek gainerako hiru alderdiei.

Geroa Baik gobernu eraketarako proposamena egin du

1:38

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Gobernu berriaren lan programa zein izango den zehaztuta, Exekutibo hori osatuko duten pertsonen izen-abizenak dira mahai gainean.

Egiturak bi zutabe nagusi izango ditu: presidentetzaz gain, bi presidenteorde izango dira, bata ekonomiaz arduratuko dena eta, bestea, gizarte gaiez. Horiez gain, bederatzi kontseilari izatea proposatu die Uxue Barkosek gainerako hiru alderdiei.

'Aldaketaren Gobernua' osatuko duten lau alderdiak bileraz bilera ari dira azken egunotan.

Gobernuko kontseilariak alderdi politikoetan karguak ez izatea eta Parlamentuan ez jardutea eskatu die Uxue Barkosek EH Bildu, Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerrako kideei. Horrez gain, Gobernu berrian nortzuk sartuko diren onartu beharko ditu Uxue Barkosek.

Atzoko eta gaurko bileretan xehetasunak jarri dizkiote Barkosen proposamenari EH Bilduk, Ahal Duguk eta I-Ek.

Gobernu berriaren inguruko negoziaketek aurrera jarraituko dute datorren astean, nahiz eta sanferminak izan. Sail bakoitzeko arduradunen izen-abizenak adostu behar dituzte oraindik.

Gauzak horrela, litekeena da uztailaren 16an Parlamentuko presidenteak Mahaia eta Bozeramaileen Batzordea deitzea, presidentetzarako hautagaitzak iragartze aldera. Egun horretan ere inbestidura saioaren data zehaztuko dute, baina litekeena da uztailaren 23rako deitzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Uxue Barkos