Politika -

'Herriko tabernen' auzia

Zigortuei kargudun izatea debekatzeko eskatu dio AVTk Gorenari

Auzi horretan akusazio partikular gisa aritu zen Terrorismoaren Biktimen Elkartea, eta inhabilitazio zigorrak argitzeko eskaera egin du orain.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

‘Herriko tabernen’ auzian ezarritako zigorrak “argitzeko” eskaria egin dio Terrorismoaren Biktimen Elkarteak (AVT) Auzitegi Gorenari. Hain zuzen ere, inhabilitazio zigorrak azaltzeko eta kargu publikoetan aritzeko debekua ezartzeko eskatu dio.

Auzi horretan akusazio partikular gisa aritu zen Terrorismoaren Biktimen Elkartea, eta inhabilitazio zigorrak argitzeko eskaera egin du orain.

Auzitegi Nazionalak ezker abertzaleko 20 kideri ezarritako zigorrak berretsi zituen Gorenak, 'herriko tabernen' bitartez ETAri finantzatzea egotzita, eta, besteak beste, Joseba Permach eta Rufi Etxeberria Batasuneko buruzagiak zigortu zituen. Joseba Alvarez, Karmelo Landa, Juan Cruz Aldasoro, Jon Gorrotxategi, Floren Aoiz eta Antton Morcillo ere zigortu zituen.

Datorren urtean izango diren hauteskundeei begira, Arnaldo Otegik hautagaitza aurkez dezakeela ezagutu ondoren egin du AVTk eskaera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea