Politika -

Gure Esku Dago

Erkoreka: 'Mobilizazioak adierazpen askatasunaren adierazle dira'

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak adierazi duenez, gaurko antolatutako ekitaldiak "gizarte osasuntsu baten isla dira".

Josu Erkorekak babesa agertu dio Gure Esku Dago ekimenari

0:23

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Administrazio Publikorako eta Justizia sailburuak "positibotzat eta adierazpen askatasunaren adierazletzat" jo ditu Gure Esku Dago plataformak gaurko lau hiriburutan eta Baionan deitutako ekitaldiak.

Gerra Zibilean borrokatu zuten gudariak omendu dituzte gaur Artxandan, eta bertan egindako lore-eskaintzan egin ditu Erkorekak adierazpen horiek. Halaber, eguna "normaltasunez" igarotzea espero du, "inoren trabarik gabe".

"Gizarte demokratiko batean positiboa eta ona da antolatutako gizarteak eta herritarrek euren adierazpenak egiteko, biltzeko eta manifestatzeko askatasunak erabiltzea, euren eskubideak aldarrikatzeko eta eskaera politikoak egiteko asmoz. Hori asmoak eta egonezinak dituen gizarte osasuntsu baten isla da", nabarmendu du.

Gainera, "aurrekoetan bezala, jaia normaltasunez igarotzeko" itxaropena azaldu du Erkorekak, "inoren trabarik gabe".

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Jaurlaritza Gure Esku bideoak Eguneko albisteak