Politika -
Herriko tabernen auzia
Ertzaintza ez bidaltzeko herrikoak ixtera eskatu du Alternatibak
"Aldaketaren" aldeko alderdiei auzia salatzeko deia egin die, bestela "ordezkoak" besterik ez direlako izango.
agentziak | erredakzioa
Alternatibak eskaera egin dio Eusko Jaurlaritzari: ez dezala Ertzaintza bidali herriko tabernen auziaren inguruko ebazpena betetzera, hau da, herrikoak konfiskatzera, "1936ko gerraren altxorraren" antzekoa delako. Era berean, "beren burua aldatzailetzat duten indarrei" auzia salatzeko deia egin die, bestela alderdien "ordezkoak" besterik ez direlako izango.
Oskar Matute eta Alba Fatuarte Alternatibaren bozeramaileek Bilbon emandako prentsaurreko batean azaldu dutenez, "enegarren muntaia politiko-poliziala" da herriko tabernen auzia.
Haien arabera, Auzitegi Gorenaren ebazpena "zentzugabekeria izango litzateke botere banaketa dagoen edozein sistema demokratikotan", eta Espainiako Estatuan "berriro geratu da agerian hilzorian dagoen erregimenaren oinordekotza, hiltzeko eta desagertzeko asmorik ez duenez, ez du bakea nahi, errepresioa ugaritzen du eta justizia manipulatzen".