Politika -

Madril

Guillermo Zapatak dimisioa eman du txioek eragindako polemikagatik

"Barkamena eskatu nahi diet orain dela urte batzuk Twitterren argitaratutako txisteengatik irainduta sentitu direnei", esan du prentsaurrekoan.

El ahora exconcejal en la rueda de prensa. Foto: EFE
El ahora exconcejal en la rueda de prensa. Foto: EFE
Guillermo Zapata Madrilgo Kultura zinegotziak dimisioa aurkeztu du

1:43

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guillermo Zapata Madrilgo Udaleko Kultura zinegotziak dimisioa aurkeztu du, orain dela lau urte plazaratutako txioek eragindako polemikaren ondorioz. Mezuotan umore beltza egin zuen Holokaustoari eta beste hainbat indarkeria motatako biktimei buruz.

"Barkamena eskatu nahi diet orain dela urte batzuk Twitterren argitaratutako txisteengatik irainduta sentitu direnei", esan du prentsaurrekoan. Zapatak agerraldia egin du azken egunotan gertatutakoaren eta hartutako erabakiaren inguruan azalpenak emateko.

Oposizioak eta zenbait elkartek bi egunez presioa areagotu eta gero, Zapatak dimititzeko asmoa agertu dio alkate berriari.

Alabaina, Kulturaren buru izateari utziko badio ere, ez du zinegotzi akta utziko, eta egokitu zaizkion arlotan lanean egongo da.

Gainera, azaldu du ez diola inork alde egitea eskatu eta bere erabakia "prozesu kolektibo" baten ondorio dela, alkatearen hitz egin eta gero.

Polemika piztu duten txioak 2011an idatzi zituen Zapatak, hots, duela lau urte, Kultura zinegotziak politikan barrena egin baino lehen. Orduan, gidoilaria, zinemagilea eta idazlea zen.

Adibidez, txio batean, honakoa idatzi zuen: "Nola sartuko zenituzke 5 milioi judu 600 auto batean? Hautsontzi batean". Beste hainbat mezutan antzeko txisteak egin zituen Irene Villa ETAko biktimaren edo Marta del Castilloren kontura. Horregatik, PPk, PSOEk eta Ciudadanosek horren dimisioa eskatu dute.

Zapatak berak hainbat hedabidetan azaldu duenez, txio horiek umore beltzaren mugei buruzko eztabaida baten baitan idatzi zituen, El Pais egunkariak Nacho Vigalondo zinemagilea kaleratu eta gero.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika