Politika -

Parlamentuan

'Aldaketarako programa' eztabaidatzen hasi dira Nafarroan

“Aldaketaren Gobernua” osatzeko “beste pauso bat” eman dute Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Duguk eta Ezkerrak. Ordezkari guztiak batera bildu dira lehen aldiz. Zirriborro labur batekin lan egin dute.

Iruñeko Udaleko akordioa bihar sinatuko dute

1:33

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Duguk eta Ezkerrak bilera egin dute gaur arratsaldean, Nafarroako Parlamentuan, Gobernu berriari begira programa negoziatzen hasteko.

Dagoeneko jaso ditu Geroa Baik EH Bildu, Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerraren proposamenak. Alderdi horien botoei esker, Uxue Barkos izango da Nafarroako presidente berria.

Lau alderdiek aldi berean egin dute gaurko bilera, 16:00etan. UPNk gonbiteari uko egin zion, “antzerki horretan” ez zuela parte hartu nahi argudiatuz.

Horrela, “Aldaketaren Gobernua” osatzeko “beste pauso bat” eman dute lau koalizioek. Ordezkari guztiak batera bildu dira lehen aldiz. Zirriborro labur batekin lan egin dute.

Bilerak ordu eta erdiko iraupena izan du. Ondorioz, gaurkoa ez da aldebiko batzarra izan. Bilkura Geroa Baik antolatu du. Besteak beste, Nafarroako Parlamentuko Mahaiaren osaketa negoziatu dute. Ezkerrak bere burua Mahaiaren banaketatik kanpo utzi du.

Eztabaida programatikoaren oinarria

Eztabaida programatikoaren oinarria planteatzeko balio izan du bilerak, alderdietako bozeramaileek azaldu dutenez; izan ere, Geroa Baik 12 orrialdeko agiri bat eraman du lau koalizioetako ekarpenak jasotzeko. Barkosen hitzetan, testuak euren programak jasotzen zituela esan dute batzuek. Hala ere, lan egiteko oinarria baino ez dela ohartarazi du presidentegaiak.

Zirriborroak “aldaketa barneratzaile” baten aldeko apustua egiten du, Nafarroan “kalitatezko lanpostuak” sortzeko eta “kohesio soziala” bilatzeko. “Birsorkuntza etikoa, gardentasuna eta parte-hartzea” lehentasunak direla eta horretarako “proiektu estrategikoak” behar direla azpimarratzen du zirriborroak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Geroa Bai EH Bildu Bizkaia