Politika -

Erregearen etxea

Tituluari uko egin nahi ziola igorri zion infantak erregeari

Errege-dekretua Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak eta Felipe VI.ak berak sinatu dute, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu dute gaur.

Cristina infanta. Argazkia: EFE
Cristina infanta. Argazkia: EFE
Ika mika Felipe erregearen eta infantaren artean

1:34

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Felipe VI.ak Palmako dukesa titulua erabiltzeko eskubidea kendu dio Cristina infantari, Erregearen Etxeak atzo iragarri zuenez.

Antza, infantak berak adierazi zion erregeari tituluari uko egin nahi ziola, Miquel Roca infantaren abokatuak azaldu duenez, orain zenbait egun gutun bat igorri zion Cristinak erregeari.

Erabakia errege-dekretu baten bidez gauzatu dute, Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak eta Felipe VI.ak berak sinatu dute, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratu dute ostiral honetan.

1997az geroztik zen dukesa erregearen arreba. Juan Carlos I.ak, bere aitak, izendatu zuen.

Erregearen Etxeak eman du horren berri, baina ez du inolako azalpenik eman erabaki hori hartzera eraman duten arrazoien inguruan. Hala ere, badirudi Noos auziaren epaiketa dagoela erabaki horren atzean.

Dekretua argitaratu ondoren, Felipe VI.aren arreba gazteenak, Cristinak, ezingo du titulua erabili, ezta haren senarrak, Iñaki Urdangarinek, ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Cristina infanta