Politika -
HAUTESKUNDE OROKORRAK
Chaconek orokorretarako hautagaitza aurkeztu du, PSCko buru izateko
Uztailaren 26rako deitu ditu primarioak PSCk. Dena dela, Miquel Iceta PSCko buruak iragarri duenez, hautagaitza bat baino gehiago egonez gero bakarrik egingo dituzte alderdi barruko primarioak.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Carme Chacon (PSC) Defentsa ministro ohiak bere hautagaitza aurkeztu du gaur goizean, udazkenean egingo diren hauteskunde orokorretan PSCko hautagai modura aurkeztezko.
"Balekoa sentitzen naiz, eta norbaitek bere burua balekotzat sentitzen duenean, hor egon behar du", esan du komunikabideen aurrean, PSCren egoitzara bere hautagaitza erregistratzera joan denean. Assumpta Escarp PSCko Antolaketa idazkariaren aurrean aurkeztu du hautagaitza Chaconek.
Uztailaren 26rako deitu ditu primarioak PSCk. Dena dela, Miquel Iceta PSCko buruak iragarri duenez, hautagaitza bat baino gehiago egonez gero bakarrik egingo dituzte alderdi barruko primarioak. Oraingoz, Chaconek bakarrik aurkeztu du hautagaitza.