Politika -

Bake konferentzia

Euskal Herriko bakearen aldeko konferentziaren egitaraua

Parisko Asanblea Nazionaleko Victor Hugo aretoan ekainaren 11n egingo duten jardunaldien egitarau osoa.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

08:30ean - Harrera. Parte hartzaileen eta gonbidatuen toki hartzea.

09:15ean - Ongi etorria. Marc Gentilini, Medikuntza Akademiako lehendakari ohi eta Frantziako Gurutze Gorriko lehendakari ohia, eta Anaiz Funosas, Bake Bidea bakearen aldeko mugimendu zibileko lehendakaria.

09:30ean - Konferentziaren abiatzea. EUSKAL HERRIKO BAKE PROZESUAREN JATORRIA ETA EGOERAREN AZTERKETA.

Pierre Joxe, abokatu, Frantziako Barne Arazoetako eta Defentsako ministro ohi, eta Aieteko Adierazpenaren izenpetzailea.

Jean-Jacques Lasserre, senatari eta Pirinio Atlantikoak departamenduko Kontseiluko presidentea; Max Brisson, Pirinio Atlantikoak departamenduko Kontseiluko lehendakariorde goren eta UMPren idazkaria; eta Frederique Espagnac, Pirinio Atlantikoetako senataria. Baionako Adierazpena izenpetu zuten hirurek.

10:15ean - 1. hitzaldia. BERRADISKIDETZEA ETA ELKARBIZITZA: BIKTIMEK BAKE PROZESU BATEN BAITAN DUTEN TOKIA.

Aurkezpen hitzaldia, Pierre Hazan, Nazio Batuetako kontseilari politiko ohi, Neuchâteleko Unibertsitateko irakasle elkartu eta Harremanetarako Nazioarteko Taldeko kidea. Hegoafrikako Esperientzia, Egia eta Justizia batzordeak, Brandon Hamber, Hegoafrikako Nazioarteko Gatazken eta Trantsizio Justiziaren Ikerketa Institutuko (INCORE) zuzendaria.

11:00etan - 2. hitzaldia. PRESOAK BAKE PROZESU BATEN BAITAN: ERRONKAK ETA FUNTZIOA.

Aurkezpen hitzaldia, Raymond Kendall, 1985etik 2000 arte Interpoleko idazkari nagusia izan zen, eta, egun, Interpoleko ohorezko idazkari nagusia da.

Irlandako bake prozesuan presoek jokatu duten papera eta ekarpena, Gerard Gerry Kelly, Sinn Feineko Zuzendaritza Nazionaleko kide eta Ipar Irlandako diputatua.

Euskal presoak, egoeraren azterketa, hausnarketa eta ekarpenak, Gabriel Gabi Mouesca, euskal preso ohia, Presondegien Nazioarteko Ikuskaritzaren (OIP) presidente ohi eta Euskal Herriko Giza Eskubideen aldeko Batzordeko presidentea (CDDHPV).

Irlandako esperientziatik Euskal Herriko errealitatera, Brian Currin, abokatua, giza eskubideetan, gatazkak eraldatzen eta bake prozesuetan aditua, eta Harremanetarako Nazioarteko Taldearen dinamizatzaile.

12:00etan - Lanen sintesia Michel Tubiana, Giza Eskubideen Ligako ohorezko lehendakaria.

12:15ean - Konferentziaren ondorioa

"Euskal Herriko bakearen aldeko Manifestua"ren irakurketa, Serge Portelli Versaillesko Apelazio Gorteko presidentearen eskutik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea