Politika -

Epaiketa

Perituek ez dute lotzen Cervera xantaiaren mezu elektronikoarekin

Santiago Cerveraren kontrako epaiketak hirugarren eguna du gaur, eta hiru azterketa linguistiko ere aurkeztu dituzte saioan. Ez dute emaitza bera eman hirurek.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibileko perituek deklaratu dute asteazken honetan Santiago Cervera PPko diputatu ohiaren kontrako epaiketaren hirugarren saioan, eta, bertan adierazi dutenez, ez zuten aurkitu politikaria Asiain CANeko presidente ohiaren kontrako xantaiarekin lotzen zuen froga zehatzik.

Ondoren, epaiketa epaiaren zain gelditu da. Defentsak eta fiskaltzak absoluzioa eskatu dute, eta akusazioak, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra.

 

Perituak

Fiskalak eta defentsak egindako galderei erantzunez, perituetako batek esan du Cerveraren bi ordenagailuak itzalita egon zirela 2012ko azaroaren 29tik abenduaren 5a arte, eta ez zirela erabili Asiaini mezu elektronikoa bidaltzeko. Halaber, azaldu du ordenagailuetako batean milaka artxibo zeudela borratuta, baina ez zegoela borratzeko programa berezirik instalatuta.

Beste perituetako batek adierazi dutenez, Cerveraren ordenagailuaren ''sistema operatiboak bere horretan'' zeuden; ''borratu zena borratu nahi zen'', ondorioztatu du.

Bestalde, akusazio partikularraren galderei erantzunez, agenteetako batek azaldu du borratutako artxiboen artean VPN softwarea aurkitu zutela, mezu elektroniko bat anonimoki igortzeko aukera ematen duen programa. Edonola ere, perituak gaineratu du ez zegoen berau erabili izanaren arrastorik.

Asiani igorritako mezua egun zehatz batean bidaltzeko programatua izateko aukeraz galdetuta, agenteak azaldu du ez dela beharrezkoa ''erabiltzaile fisikoki bertan egotea''.

Azterketa linguistikoa

Asteazken honetako saioan azterketa linguistikoak biltzen dituzten hiru txosten aurkeztu dituzte,  Asianek eta Cerverak jasotakoa mezuak pertsona berak idatzi ote zituen argitzeko.

Horietako biren arabera, ''litekeena da ez izatea egile bera''. Besteak, aldiz, egile bera izateko probabilitatea ''ertain-altua'' dela ondorioztatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Epaiketak bideoak