Politika -

Polemika

Espainiatik kanpo himnoen aurka egindako 'beste txistualdiak'

Iaz, napolitarrek Italiako ereserkiaren aurka egin zuten, eskoziarrek himno ingelesaren kontra, espainiarrek frantziarrenaren kontra, kanadarrek estatubatuarrenaren aurka… Adibide asko daude.

Espainiatik kanpo himnoen aurka egindako 'beste txistualdiak'

1:11

R.E. | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoyk esan zuen aurreko astean Espainian soilik egiten direla txistualdiak himnoaren aurka, baina hainbat eta hainbat adibide egon dira azken urteotan zehar.

Besteak beste, adibide gisa, Eskoziaren eta Ingalaterraren aurkako partidan, zale eskoziarrek sekulako zalaparta atera zuten selekzio ingelesaren himnoa hasi zenean.

Beste adibide bat 2012ko Kopa ingelesaren finalean dugu, alegia, Chelsearen eta Liverpoolen artekoan. Azken talde horren zaleek txistualdi handia egin zuten God Save the Queen jo zutenean.

Protesta politikoa Italian ere gertatu zen iaz, napolitarrek ereserki nazionalaren aurka egin zutenean, Italia hegoaldeari kalte egiten zioten neurri politikoen kontra protestatzeko.

Gainera, 2012ko urrian, Espainiak eta Frantziak lagunarteko partida jokatu zuten, Calderonen. Espainiako Futbol Federazioak sinbolo frantziarrak errespetatzeko eskatu zuen, baina Marseillesa Frantziaren nazio ereserkia hasi zenean, espainiar zaleek txistualdi erraldoia egin zuten haren aurka.

Era berean, kanadarrek estatubatuarren himnoaren aurka, etorkin magrebtarren ondorengoek Marseillesa-ren kontra, korearrek japoniarren ereserkiaren aurka? Egia da himnoen kontrako protestak ohikoak direla herrialde baten kontrako iritzia adierazteko.

Espainiako Koparen finalean egindako txistualdia:

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Athletic Errege Kopako finala minutuz minutu Ezkozia argazkiak Erresuma Batua argazkiak Espainia albisteak Frantzia berriak Japonia bideoak