Politika -

Topaketa

ETAren eta GALen biktimak elkartu dira Madrilen

Marcelino Camacho auditorian egiten ari dira ekitaldia, Diputatuen Kongresuak atzera bota eta gero. GALeko kide izandako Jose Amedo ere topaketan izan da.

GALen eta ETAren biktimek topaketa egin dute Madrilen.
GALen eta ETAreb biktimen topaketa
Biktimen topagunea, elkabizitzarako urratsak

1:39

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Madrilgo Marcelino Camacho auditorioa Ernest Lluch auditorio bihurtu da gaur, eta ETAren eta GALen biktimen arteko topaketaren lekuko izan da. Hasieran Diputatuen Kongresuan egitekoa zen ekimena, baina PPren eta PSOEren betoak lekuz aldatzea ekarri du.

San Carlos Borromeo parrokiak antolatu du topaketa, bigarren urtez jarraian. Besteak beste, Rosa Roderok, ETAk hildako Joseba Goikoetxea ertzainaren alargunak, eta Axun Lasak, GALek hildako Joxean Lasaren arrebak, parte hartu dute.

Carrero Blancoren biloba eta Ernet Lluchen alaba ez dira ekitaldian izan, baina euren testigantzekin eskutitzak bidali dituzte.

Jose Amedo GALeko kide ohia ere ekitaldian izan da. Iraganean egindakoaz arnegatzen duela esan die kazetariei, eta biktima guztiekin dagoela gaineratu du, "bai ETAren biktimekin, bai eta GALen biktimekin".

Alderdi politiko ezberdinetako ordezkariek ere parte hartu dute ekimenean, eta adierazpenak egin dituzte.

Hasieran Diputatuen Kongresuan egitekoa zen topaketa, baina Diputatuen Kongresuko Mahaiak atzera egin, eta bertan behera utzi zuen.

Udazkenean Katalunian topagunearen ekitaldi berri bat egiteko asmoa erakutsi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskadi Ta Askatasuna albisteak Gaurko azken orduko albistea Madril gaur Terrorismoaren Biktimen Azken Ordukoa GAL gaur